XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esango genuke gertakariak gertatu diren moduan, agerian ala gordean puntuazioa eman, hori zela arazo nagusia, printzipiozkoa.

Eta arazo teknikoa zen bestea: zein mementutan azaldu puntuazioa, bertsoz bertso, saio ostean, amaieran edo geroago.

Bistan emateko formula desberdinak daude, ikusten ari garenez.

Azken batean, arazoa da, ikusteko edo kontsultatzeko modurik izatea, eta horrela mesfidantzak, errezeluak eta trapukeriak ezabatzea.

Erdiarentzat (% 51,1) saioaren ondoren azaldu beharko litzateke epaimahaiaren erabakia.

Laurden batentzat (% 25,2) erabaki hori are beranduago eman beharko litzateke ezagutzera: saioaren amaieran, hain zuzen.

Gutxienak dira azken txapelketan erabili zen formula aukeratzen dutenak (% 18, 7).

Gai-prestatzaileen lana

Zer-nolakoak izan dira bertsolariei jarri zaizkien gaiak?
Zehaztugabea
Denak onak
Gehienak onak
Batzuk onak, besteak txarrak
Gehienak txarrak
Denak txarrak
GUZTIRA

Gaietan asmatzea ez da sekula erraza.

Badakigu.

Azken txapelketakoan ere askoren ahotan ibili da gaien egokitasuna / desegokitasuna, batez ere finalekoan, eta bereziki gartzelakoan.

Askoren eritziz, txapelketan zehar gai hobeak eman ziren, finalekoan baino.

Dena den, analisi-mota horretarako aukerarik ez du bertsolariak gure galderarekin, eritzi globala eskatzen bait da hor.

Gehienak edo denak txarrak izan direla, ez du nehork esaten.

Denetarik egon dela gaietan, hori bai: batzuk onak eta txarrak beste batzuk.

Askoren eritzia da hori (% 45,3).

Askorena, bai, baina ez gehienena.

Gehienentzat (% 54,7) onak izan ziren jarritako gaiak, parterik handienean behintzat.

a) Eskualde guztietan ez da onarpen bera sumatzen gai-kontuan (Ik. 1.36.).

Gaien egokitasunari buruz kritikoenak Araban, Bizkaian eta Iparraldean aurkitzen ditugu.